Landaren inguruko berbak


arapo (apo, aapo). iz. (ETNO). Púa; nudo de árbol. Egurrak adarrak izan dittuan lekuan eukitzen daben zati biribildu gogorra. Hauxe tronguau ebaten nenbillela tokau jatak arapua eta ixa apurtu jok zerria. Ik. egur-zan, izpi, korapillo.


erle-kezten. iz. (ETNO). Grelo; flor del nabo. Tximixeri "erle-keztena" esaten jakue erlian agijoian trazia daukalako. Ik. nabo-lora, tximixa.  Metaforia dirudi, benetako izena baiño.


sagar-gazi. iz. (ETNO). Variedad de manzana, manzana amarga. Sardauak zikin gehixao euki dau sagar-gazia gehixao sartu jakolako sagar-garaza baiño, gozuak ez dabelako gora eitten. Ik. sagar-garratz.


© Jaione Isazelaia
1 . ale. iz. (TE). Grano, semilla, fruto. Garixa, artua, olua eta bestelako aliak. Gari alian itxuran eitten zan ogixa. / -"Bai, baiña ha zan ale bat millan artian". Ik. garau.


gaztaiña aletako [gaztaina aletako]. iz. (TE). Castaña que se desprende de la cápsula antes del vareo. "Piezas sueltas que se desprenden de la cápsula antes del vareo" (TE, 391). Gaztaiña aletakuak onenak. Ik. aletako.


sagar-urtebete (urtebete-sagarra). iz. (TE). Tipo de manzanas que se conservan todo el año. Sagar klasia, ederra, hori-horixa, eta garratz samarra (ETNO). / "Variedad de las que se conservan todo el año" (TE, 641). Bost-kantoikua be, sagar-urtebetia.


arto-maillasto (arto-maillastu). iz. (ETNO). Tallo de maíz; caña de maíz. Arto-landarian kertena. Arto-maillastua erretzen dihardue, eta zelako keia daguan!. Ik. arto-lasto, maillasto.


karga-bedar (bedar-karga). iz. (ETNO). Cantidad de hierba que se lleva en la espalda. Oiñ iñor ez dago basarrixetan usauta karga-naborik eruaten, karga-bedarrik be ez, karga-egurrik be ez... eta lehen kargatan asko egitten zan.


madari-intxaur. iz. (ETNO). Nuez muy grande y poco apreciada. Ik. sago-intxaur.


arto berde (artaberde). iz. (TE). Maíz cortado en verde para alimentar al ganado. Batzuetan arto berdia emon bihar izaten jako ganauari. / Artaberdia heldu bako artua zan, ganajatekorako erabiltzen zana. Ez-denporan eraitten zan, beranduago, eta ez zan heltzen.